Koltxoitxoa badu behintzat
Izan lezakeen itzulerarik zailenetako bat izango badu ere, Bengoetxea VI.a osatuta eta itxaropentsu dago.

Martxoaren 7an, Binakako 12. jardunaldian, Angelun jokatu zuen Oinatz Bengoetxeak bere txapelketako azken partida. Mendian prestatzen ari zela orkatilan izandako lesio larri batek lau hilabete eta erdiz izan zuen Leitzakoa kantxetatik at eta, udako azken hilabeteetan konfiantza eta oinetako bizkortasuna berreskuratu ostean, larunbatean lehiaketara itzuliko da, hori bai, aukeratzen jarrita, izan lezakeen partidarik zailenarekin, Aimar Olaizolaren aurka eta kaiola barruan. Bere txarrean, final-laurdenetako ligaxkan hasiko denez, galtzeak ez du txapelketatik at geratuko dela esan nahi, koltxoitxo bat badu behintzat Leitzakoak.
Bere osasunaren inguruan galdetuta, Asegarceko aurrelaria baikor dago, entrenamenduetan maila ona eman duelakoan dago, baina lehiaketa beti izaten da zerbait desberdina. «Udan partida mordoxka bat jokatu ditut, hogei inguru bai. Hasieran nabaritzen nuen oinean bazela zerbait, baina pixkanaka-pixkanaka hanketan abiadura hartzen joan naizela nabaritu dut, jokoan ere gora egin dut eta uste dut egoera onean heltzen naizela txapelketa honetara», azaldu zuen Bengoetxea VI.ak atzoko material aukeraketaren ostean.
Ondo egon beharko, parean jarri dioten erronka ez baita nolanahikoa eta Oinatzek berak inork baino hobeto daki hori. «Egia esan, hankak ez dit inolako minik ematen eta gustura nago. Lau eta Erdia oso distantzia zorrotza da, denetan zorrotzena eta gainera Aimar Olaizolaren aurka hasi behar... pilak ondo jarrita irten beharko dut», gaineratu zuen.
Dena dela, aukeratzen jarrita, ez zaio hasteko erarik zailena edo txarrena denik iruditzen. «Hori segun nola begiratzen diozun. Nik Aimarri irabazteko aukera bat bezala ikusten dut. Badakit ia ezinezkoa dela Aimarri kaiolan irabaztea, are gehiago lesio batetik irten berritan, baina oso argi daukat, irabazita edo galduta, halako partida bat jokatzea oso ondo etorriko zaidala datozen partidetarako prestatzeko».
Izan ere, orain arteko kanporaketetan ez bezala, larunbateko partida galtzeak ez du txapelketa utzi beharra suposatuko. «Halako ligaxka batean sartzea asko eskertzen da, kanporaketak ez dira hil edo bizikoak. Aurretik hiru partida izatea nahiko ondo datorkit», azaldu zuen.
Aimarrek ere ondo ikusten du
Arerioak hobekien aztertzen dituen pilotarietako bat da Aimar Olaizola, egungo kaiolako txapelduna, eta oso zuhurra izateko ohitura duen arren, beti izaten da interesgarria Goizuetakoaren iritzia jakitea.
«Txapelketako garai hauetan denak dira maila handiko pilotariak, baina Oinatz Bengoetxea egokitu lekidakeen aurkaririk arriskutsuenetako bat da. Lesioa atzean utzia du dagoeneko, lehen bezala defendatzen du berriro ere eta nik txispa gehiagorekin ikusten dut», azaldu zuen Olaizola II.ak.
Bere kasuan, entrenamenduren bat gehiago egiteko aukera izan nahi izango zukeen arren, arazo fisikorik gabe eta konfiantzaz dagoela uste du. «Beti esan ohi dugu aurrelariak azkar moldatzen garen neurri bat dela hau. Txapelketa txar bat egiten badut ez da gaizki entrenatu dudalako izango», amaitu zuen.
Algo menos de material para Ezkurdia
El material empleado por Joseba Ezkurdia el pasado viernes en Altsasu contra Aritz Lasa desató las críticas del de Urretxu, que lo consideró excesivo y el propio delantero de Arbizu reconoció ayer en Elizondo que en el cestaño no encontró ese tipo de pelota de cara a su duelo de mañana contra Olaetxea. «Como es normal, yo he cogido pelotas más vivas, que salen más del frontis y él de menos y que andan menos. Es más o menos lo que esperábamos y no ha habido sorpresas. A mí me conviene pelota fuerte, hoy había menos que la otra vez y creo que no hay motivos de queja», señaló el de Aspe.
Al margen de la polémica, el delantero de Aspe demostró su gran momento de forma y dispuesto a subir otro peldaño más. «Estoy con mucha ilusión. Es mi segundo año y lo quiero aprovechar. El lunes entrené y me encontré muy a gusto. Estoy con buenas sensaciones. Tengo tres jornadas para disfrutar en la cancha y lo pienso hacer».
«Olaetxea es un rival muy fuerte. Está demostrando que se encuentra en un momento dulce. Con la izquierda le da mucho efecto a la pelota y con la derecha suelta la dejada con facilidad», destacó el navarro respecto a su rival. J.O.
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

«Erori ginen, altxatu gara, borrokan segitzen dugu»
