Nor dagoen prest eta nor ez
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ezustekorik eman. Kontsulten legea eta hasiera bateko azaroaren 9ko kontsulta bertan behera utzi zituen moduan utzi du Generalitateak egun bererako deitu duen «parte hartze prozesua». Oraingoan, ordea, Generalitateak debekuaren ostean iragarri du eutsi egingo diola galdeketari, «eragin eta ondorio guztiekin». Garbi zegoen zirt edo zart egiteko unea iritsiko zela lehenago edo geroago (...)
Kataluniarrek bozkatu egingo dute igandean. Kataluniako gizarteak erakutsi du euren esku dagoela modu batera edo bestera bozkatzea, eta hain dela oinarrizkoa, ukaezina baitzaie gizartean dagoen kontsentsuarekin. Heldutasun handia erakutsi dute. Aspaldi esan zuten erabaki nahi zutela, eta eztabaidak zaildu egin ditu. Mezu horrekin joango dira bozkatzera: «Erabaki nahi dugu, eta prest gaude».
Atzo emandako pausoarekin ere Generalitateak erakutsi du prest dagoela auzia azkenera arte eramateko, eta horrek guztiak jokoz kanpo uzten du Espainia. Jokoz kanpo, estatuaren eskemetan ez zuelako lekurik horrelako eztabaida bat benetan gizarteratzeak; jokoz kanpo, Konstituzioa eta legea bete behar direla beste argudiorik ez dutelako; jokoz kanpo, azken finean, norbaitek, Kataluniak, eurek euren buruari jartzen dizkioten mugak gainditu dituelako.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
