Asier AIESTARAN
Entrevue
Danel ELEZKANO
ASEGARCEKO PILOTARIA

«Munduko ilusio eta gogo guztiekin nago berriz ere jokatzen hasteko»

Bi hilabete eta erdi min hartuta eman ondoren, Danel Elezkano (1994/4/9, Zaratamo) larunbat honetan berragertuko da Labriteko aurreneko partidan: Ibai Zabalarekin osatuko du bikotea, Iker Arretxe eta Andoni Aretxabaletaren kontra. Asegarceko aurrelari gazteak ezker oineko behatz txikiaren metatarsoa apurtu zuen abuztuaren 25ean, Elgoibarren, baina normal entrenatu da aurreko astetik.

Elezkano II.ak 18 urterekin debutatu zuen 2012ko abuztuan, eta udazken horretan Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren finalerdietaraino iritsi zen. Urte bat geroago, 2013an, Buruz Buruko Txapelketaren finalista izan zen zilarrezko mailan, eta Lehen Mailako Lau eta Erdikoan Mikel Olaetxea kanporatu eta final-zortzirenetan sartu zen.

Azkenean iritsi da berriz ere zuriz janzteko aukera. Pozik?

Munduko ilusio eta gogo guztiekin nago berriz ere jokatzen hasteko. Bi hilabete baino gehiago izan dira geldirik, eta ezagutzen nauenak badaki zein luze eta gogorrak egin zaizkidan. Aurreko astean bi entrenamendu gogor egin nituen, ongi nagoela uste dut alde horretatik, eta oso pozik berriz ere kantxara itzuli ahal izateagatik.

Abuztuaren 25ean hartu zenuen min Elgoibarren. Nola gertatu zen lesioa?

Ba, egia esan, nik ere ez dakit oso ongi. Iker Arretxek sakea atera zuen, nik airez errestatu, eta bera errematera zihoala ikusita ni ere korrika irten nintzen defentsarako. Nik uste abiatzeko keinu horretan gertatu zela.

Alde onari begiratzen jarrita, osatze prozesua arazorik gabe joan da gutxienez, ezta?

Bai, bai. Asko eskertu behar dut Mikelen (Sanchez) lana, berak operatu ninduelako, baita Iñigo Simon sendagilearena ere, egunero-egunero nire alboan egon delako. Suertea eduki dut alde horretatik. Gogorra izan da, eta gaizki pasatu nuen hasieran frontoira joaterik ez nuelako.

Hala ere, nahiz eta oina lurrean jarri ezin, frontoira joaten omen zinen etzanda bada ere eskuak egitera.

Hala da. Afizio handia dudan pilotaria naiz. Pilotan jokatzea da gehien gustatzen zaidana eta ezagutzen nauenak badaki egunero joaten naizela pilotalekura. Lehen egunak oso gogorrak izan ziren: ezin nuen zutik egon, ezin nuen korrika egin... Alde horretatik ez da eskuan edo eskumuturrean lesioren bat edukitzea bezala. Geldi egon behar duzu eta hori gogorra egiten da.

Partida eder eta gogorra ipini dizute larunbaterako: beste bi bizkaitarrekin (Ibai Zabala eta Andoni Aretxabaleta) eta Arretxeren aurka, jokoan dagoen aurrelaria.

Partida handia jarri didate, bai. Hirurak lagunak ditut, eta polita izango da, baina gogorra ere bai. Bi atzelari handi, batetik, eta Iker Arretxe bestetik, joko handiarekin dabilen aurrelaria. Onartu behar dut apur bat urduri nagoela. Entrenamenduetan oso ongi aurkitu naiz, baina azkenean zuriz jantzita jokatzea beste kontu bat izaten da. Ea defentsan-eta zer moduz moldatzen naizen, lesioa ahaztu eta beldurrak kentzea lortzen dudan.

Lesioa gainditzea gauza bat da, baina berriz ere maila onenera heltzea bestea. Zure denbora beharko duzu, ezta?

Horregatik diot gauza bat entrenatzea dela eta bestea jende aurrean jokatzea. Aurreko astean pozik gelditu nintzen, eta beste aste bat gehiago edukitzea ere ongi etorriko zait.

Gipuzkoan Artola edo Altuna, Errioxan Victor, Bizkaian zu zeu... Badirudi gazteok ilusioa sortu duzuela zaleen artean?

Pilotari gazte asko dago eta oso ongi dabiltza azkenaldian. Pozgarria da, zalantzarik gabe.

Trinquete. El Torneo Internacional de trinquete de La Plata (Argentina) se cerró el fin de semana con la victoria de la pareja Zair-Etxaniz en la modalidad de paleta goma femenina. Derrotaron 30-27 a Frache-Sáez en una final muy igualada. La delantera argentina Zair sentenció el encuentro tras el último empate a 27.

Aficionados. El pasado sábado se jugaron las finales del torneo de Gartzaron en cinco categorías. En seniors el título fue para Laso y Sarasa, que derrotaron por 22-6 a los guipuzcoanos Urmeneta y Santesteban. El más destacado fue Laso, el joven delantero navarro que tiene un gran porvenir.