TRIKITIXA

Zendoiari eskainitako liburu-diskoa aurkeztuko dute

Tomas Zubizarreta Zendoia soinu-jotzaileari eskainitako biografia liburu-diskoa aurkeztuko dute bihar. Eguerdiko 12.00etan izango da Azkoitiko udaletxean. Zendoiarekin batera Laxaro Azkune liburuaren egilea, Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakaria, eta Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea izango dira.