Ez dakit gozatzen, baina Juan erosoago behintzat ikusten dut
Kaiola lau eta erdian jartzea kostatu egiten zaio Juani, eta, Aimarri, berriz, gustatu. Baina azken entrenamenduak ikusita, ez dakit gozatzen baina pixka bat erosoago behintzat ikusten dut Juan, eta pilotari batek distantzia batean gozatzea gauza handia da. Nik uste dut momentu honetan Irujo askoz hobeto dagoela eta bere burua askoz egokiago ikusten duela kaiolan jokatzeko. Kosta zaio, pilota erraz jartzen baitu lau eta erditik atzera, baina uste dut ikasi duela besoa lotu egin behar dela.
Egia da Juan, gure pilotaria, oso ondo dagoela, baina aurrean izango duen pilotaria ere... Aimarrek esaten du, eta txapelketan zehar ikusi da, ez dagoela bere momenturik onenean, baina goizuetarra ezagututa, seguru nago berea emango duela. Juanek errespetu handia izan beharko dio, horrenbestez, finaletan hazten den Aimarri. Normalean, kirolari bat joko puntuan ez dagoenean, finalean berea ematea oso nekeza izaten da, baina Aimar horretan maisu handia da. Eta ez da inondik inora erraza. Goizuetako aurrelaria, baina, oso pilotaria da, bere buruarekin konfiantza handia du, eta horregatik egin dezake hori.
Hasiera batean, final baten aurrean buruak fisikoak baino garrantzi handiagoa duela uste dut. Partida luzatzen bada, orduan nabarituko da fisikoa gehiago, baina bi pilotari handi hauen arteko borroka mentala izango delakoan nago.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
