Norian bueltaka
Atzoko atxiloketei buruzko albistegiak segitzen ari gara, dejá vu ia eternalaren jira eta jira etengabearen lekuko gogaitu. Xehetasun osoz ezagutzen ditugu errituala, atxiloketen parafernalia, hedabide guztiz gehienek men amen jasotzen ari diren informazio poliziala. Ikusten ari gara atxilotuen errugabetasun presuntzioaren gainean botatzen ari diren lohia. Hor dauzkagu ostera ere egozten zaizkien delituak betiko marra lodikote baldarretan trazatuak, askotan laurdenaren txiki erdian ere geratzen ez direnak.
Rajoy Paristik itzuli berria da, baina zein zarpaila geratzen zaion berari eta geratzen zaien beretarrei frantsesek grandeur deitzen dutena, zein urruti dauzkaten handitasuna eta duintasuna. Tokitan dago irtenbidea horien eskutik etorri zain bagaude: gobernari batek poliziaren eta bide penalaren esku lagatzen baditu auzi jakin baten ertz guztiak, garaipen totala da lortu nahi duen irtenbide bakarra.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
