J.L.
sokatira

Abadiñok txapela jantziz ekin dio Euskal Herriko Zortziko Txapelketari

Abadiñok txapela jantziz ekin dio aurtengo Zortziko Euskal Herriko Txapelketari. Bera zen faboritoa, baina laukoan aritu gabe zegoenez, arazo batzuk bazeuden, baina garbi dago aurtengoan ere bera izango dela indartsuenetakoa.

Hala ere, berdeek sufritu behar izan zuten. Lehen fasea inongo arazorik gabe gainditu zuen Abadiñok, baina finalean Ibarrarekin neurtu behar izan zuen, eta lehen tiraldia galdu zuen. Gero bigarrena eraman zuen, baita kitarakoa ere. Ibarrak bigarren amaitu zuen.

Zuraide eta Ñapurrak lehiatu ziren hirugarren postuaren bila, eta zuraidarrek irabazi zuten, bi tiraldiak eramanda. Azkena ez geratzeko, 6 Conceyos ez baitzen etorri, Sokarrola eta Murueta lehiatu ziren, eta azken hauek eskuratu zuten bosgarren postua.

Zaldi-mando probak

Azkonabietak irabazi zuen herenegun gauean Aian jokatu zen Euskal Herriko finala. Bertan urtean zehar aritzen diren hiru abererik onenak lehiatzen dira. Azkonabietarenak 77 plaza egin zituen. Bigarrena, Erauskinenak lortu zuen, zazpi plaza gutxiago eginda, eta Uriarterenak 67 plaza eta zinta bat egin zituen.