Urratsak sarean

Bermeoko Udalak «.eus» domeinua aktibatu du

Hemendik aurrera Bermeo.eus izango da Bermeoko Udalaren Interneteko helbidea. Hurrengo pausoa udal webgune guztiak «.eus» domeinura bideratzea izango da, eta ondoren, posta elektronikoko helbide guztiak. Josu Unanue alkateorde eta Euskara zinegotziak tresna honen garrantzia nabarmendu, eta edonork erabil dezakeela gogorarazi du. Ohiko hornitzaileen edo Domeinuak.eus-en bidez eska daiteke.