Omenaldia

Nestor Basterretxeari omenaldia egingo diote bermeotarrek gaur

Bermeoko herriak Nestor Basterretxea artista eta seme kuttuna gogora ekartzeko ekitaldia egingo du gaur, 12.00etan, herriko Kasinoko areto nagusian. Omenaldian herriko txistulari, txalapartari, gaitero, dantzari eta abesbatzek hartuko dute parte eta, haren ostean, Lameran, «Euskal Kosmogonia» Nestor Basterretxearen eskultura multzoaren aurrean, artista bermeotarrak udalerrian duen parke eskultorikoaren inaugurazio sinbolikoa egingo da.