Aritz LOIOLA FOKU
BEGIRADA

Langile borroka zilegi da; berau kriminalizatzea, ez

Bizkaiko Metalaren arloko zortzi langile urtarrilaren 10, 12 eta 18an deklaratzera deituta daude, 2022an antolatutako hamaika greba egunetan pikete eta mobilizazioetan parte hartzeagatik. LAB sindikatuak atzo salatu zuenez, «salaketak askotarikoak dira, desordena publikoak zein agintearen aurkako atentatua. Gainera hamarnaka isun ekonomiko jaso dira», hain zuzen ere Tubacex eta beste lan gatazka batzuetan gertatu bezala. Zenbait sindikatuk Justizia Jauregiaren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo deklaratu behar zutenei babesa adierazteko.