GAUR8

Zientzia euskaraz gizarteratzeko lanak CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea, zabalik

«Ezagutza da txertoa» goiburupean, CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 12ra arte. Ekimenak zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak saritzen ditu.

Zientzia eta teknologiari buruzko sarien aurtengo edizioaren katela. (Elhuyar)
Zientzia eta teknologiari buruzko sarien aurtengo edizioaren katela. (Elhuyar)

CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea otsailaren 12ra arte egongo da zabalik cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean, antolatzaileek ostegun honetan ohar baten bidez iragarritakoaren arabera. Aurtengo deialdiak “Ezagutza txertoa da” goiburua du eta hiru kategoria eta Neiker sari berezia aurreikusten ditu. Horren ondoan, 5.000 euroko bi sorkuntza-beka emango direla nabarmendu dute.

Dibulgazio-artikuluak, kazetaritza-lanak eta sorkuntza bekak dira deialdiaren hiru kategoria nagusiak. Azkenari dagokionez, beka baten ordez bi emango dituzte; hori da aurtengo berritasuna.

Dibulgazio artikuluentzat bi azpikategoria aurreikusita daude: orokorrak eta doktore-tesian oinarritutakoak. Sariak 2.000 euro, “Elhuyar” aldizkariaren urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura izango dira. Sari berdina izango du Zientzia-kazetaritzara aurkeztutako lanen artean saritutakoak.

Zientzia Gizarteen sorkuntza beken kasuan, zientziaren edota teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrizketa lantzen duten proiektuak bilatzen dira, eta aukeratutako egitasmoen egileei ekimena gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza eta eskultura emango zaizkiela adierazi dute.

Bestalde, Neiker sari berezia ere badago lehen sektoreari lotutako artikulu onenarentzat. Saria 2.000 eurokoa izango da eta beste sariekin bateragarria dela argitu dute antolatzaileek.