1951-1960: Hamar urte eta 75 elurte Donostiarentzat

1951 eta 1960 artean 75 aldiz elurtu zen Donostia, batez beste 10-15 zentimetroko elur-kapak pilatuz. Elurra egin zueneko egunik hotzena 1954ko otsailaren 1a izan zen: -9,4ºC. Irudian erabat elurtua agertzen zaigu Gipuzkoako hiriburua, Igeldorako bidea egiten zuen autobus bakarti batekin. Gisa horretako autobusek, fabrikazio ingelesekoak zirenak, 1948 eta 1967 artean zirkulatu zuten Donostian. Argazkia Felix Lopez de Maturana nafarrak egina da. Argazki denda bat zeukan Hernani kalean, eta bere argazki ezagunenak Paseo Berrian olatuei ateratakoak dira.

herria
Primi Erostarbe, panderojole-irrintzilari aparta gizonezkoek okupatutako plazan

herria
«Euskal Herrikoan kantatzea ederra litzateke, Xalbadorren garaitik ez da baxenabartarrik»
erritarrak
Lotura zuzena
erritarrak
Argitalpen akademikoen mafiari erresistentzia

erritarrak