Anue bailarako Etulainen joan den mendeko egun patxadatsua

Nicolas Ardanaz nafarraren goiko irudia Anueko bailaran hartua da, Etulain herrian, joan den mendeko 50eko hamarkadaren bueltan. Gaur egun Etulainek 20 biztanle ditu. Anueko bailara Iruñetik 20 bat kilometrora dago eta zazpi herrik osatzen dute: Olague, Burutain, Aritzu, Etulain, Etsain, Egozkue eta Leazkue. Udala Olaguen dago. Anueko bailararen inguruan jasota dauden lehen aipamenak 1268. urtekoak dira. Baztan aldeko Santiago bidea Anueko bailaratik pasatzen da, Baiona eta Iruñea batzen zituen garai bateko bidea tarteko, eta inguruan Erdi Aroko zubi ederrak topa daitezke.

herria
Primi Erostarbe, panderojole-irrintzilari aparta gizonezkoek okupatutako plazan

herria
«Euskal Herrikoan kantatzea ederra litzateke, Xalbadorren garaitik ez da baxenabartarrik»
erritarrak
Lotura zuzena
erritarrak
Argitalpen akademikoen mafiari erresistentzia

erritarrak