Juantxo EGAÑA

Gerra bertatik bertara, Ignacio Etxandiren kameran

Ignacio Etxandi.Etxandi Sendia funtsa
Ignacio Etxandi.Etxandi Sendia funtsa

Ignacio Etxandi donostiarrak egindako 36ko Gerraren argazki eta marrazki albumekoa da irudia. Elizondon zela, 24 urterekin, frontera igorri zuten, armada frankistarekin. Maila ekonomiko onekoa izanik, Leica bat zuen eta Ebroko frontearen hainbat argazki egin zituen. Gerra bukatutakoan, Iruñera joan zen bizitzera eta han Elena Iturralderekin ezkondu zen. 40ko hamarkadan, Donostiara itzuli eta margotzen hasi zen, besteak beste Jose Camps eta Ascensio Martiarena maisu zituela, baina argazkigintza utzi gabe. Euskal paisaiaren irudi bukoliko samarrak egin zituen, Baztan ingurukoak batez ere. Gerraosteko azken paisaia-pintoreetakoa, 1952an hil zen, 40 urte zituela. Haren omenez, pintore gipuzkoarren erakusketa bat antolatu zuten. Bertan Gonzalo Chillida eta Mari Paz Jimenez izan ziren.