LARDERIAREN OLATUA URRATZEKO, HITZA ETA ARRAUNA

Goierriko, Debagoieneko eta Ispasterko herritarrek bezala, joan den udan hitz egin zuten azpeitiarrek. Aste honetan, gainera, lekukoa pasatu diete Urola Kostako gainontzeko herritarrei, eurek ere beren borondatea azalaraz dezaten, datorren udaberrian. Ez da batere zaila, hautestontzia eta hitza besterik ez direla behar esango luke herritarren borondatea bete beharra dagoela uste duen edonork. Baina hitza ez da nahikoa. Ez, behinik behin, hainbeste herri mendean izan dituenarentzat. Behin eta berriz baztertu du hitza; behin eta berriz joan zaizkio mendetik herriak. Hitza ez da nahikoa, esate baterako, itsasoko olatuak urratzeko. Itsasoak hitz egiten du, baina ez daki zer diren marinelen erabakiak. Oiartzualdean ere hitz egingo dute datorren martxoan, eta eskualdeko arraunlariek hitza hartzeko deia egin berri dute. Eta hitza ez dela nahikoa ere adierazi dute, boga ere egin beharra dagoela larderiaren olatuak urratzeko.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
