IKUSMIRA
TENTATU ETA TIRAKA-TIRAKA ZARAMATZAN ARGIA

Bada argi bat, tentatzen duten horietakoa, zergatik jakin gabe tiraka eramaten zaituena. Zuhurtasuna eta zentzua eranzteko agintzen dizu, askatasuna eta eromena soinean janzteko. Agintzen dizu sufrimendua pixka batean itzaltzeko, agintzen dizu eginbeharrak gerorako uzteko, agintzen dizu pausoari joaten uzteko, nahi duen tokira eta nahi duen erara. Zure buruaz barre egiteko agintzen dizu, dantzatzeko eta abesteko biharko egunik ez balego bezala. Bada argi bat, tentatzen duten horietakoa, tiraka-tiraka erakartzen zaituena, zure borondatearen alde edo kontra. Egunero daramazun mozorroa kentzeko agintzen dizu, freskatzeko barrenak eta kanpoak. Jakintsua da argi hori eta badaki bizitzari aurre egiten segitzeko indar handia behar dela.

atzerria
Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

erritarrak
«Pertsonalki, greba oso gogorra izan da, baina merezi izan du»
erritarrak
Sinetsarazi nahi digute, baina...

herria
Ipuin bat sortu du La Arboleda Eskolak, Gazako familia bat herrira ekartzeko
erritarrak