
Euskal Herria Bai koalizio abertzaleak igandeko bozetan lortutako emaitzek sekulako garrantzia hartu dute Legebiltzarrerako hauteskundeen bigarren itzuliari begira.
Izan ere, abertzaleek osatutako koalizioak, hirugarren indarra izaki, badu zer esana hiru barrutietan. Laugarrenean, %14 lortuta (Ipar Euskal Herrian), Jean Lassalle (MoDem) eta Frantxoa Maitiaren (PS) arteko lehian erabakigarriak izango dira.
Kazeta.info atzo agerkariak zabaldu zuenez, astelehenean PSko ordezkariekin bildu zen EH Bai eta atzo, berriz, Jean Lassalle MoDem alderdiko eta laugarren barrutiko diputatu zentristarekin hitzordua zuten finkatua.
11.500 boto jaso zituen koalizioak lehen itzulian eta, zenbakiak begiratuta, heldu den iganderako abertzaleen indarra erabakigarria izango da PSko hautagaientzat, batez ere IV. eta VI. barrutietan. Bosgarrenean, berriz, badirudi oraingoan Colette Capdevielle PSko hautagaiak aparteko arazorik ez duela izango Jean Grenet gainditzeko.

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

