Infozazpi irratian hitz egin du Jone Goirizelaia Iñigo Cabacasen familiaren abokatuak. Rodolfo Ares Lakuako Barne sailburuak berari zuzendu zizkion hitzak kritikatu ditu, «oinarririk gabeko» akusazioak direla esanez. «Buruarekin baino tripekin eginiko idatzia» izan zela esan du abokatuak.
Aresen jarrera ere kritikatu du, kasuaren ikerketa amaieraraino eramateko ahalegin nahikoa egiten ez duela iritziz. Ertzaintzak informazio guztia epailearen esku jarri behar duela uste du, baina pasatako informazioa «egokia» izan behar dela esan du.
Bere esanetan ez dago «erabateko interesik» ikerketa amaieraraino eramateko, baina uste du hori posible dela Ertzaintzak justiziarekin kolaboratzen badu. Arazoa ikusten du, ordea, Ertzaintza beraren aurkako ikerketa batean honek eskaini dezakeen kolaborazioan.
Kasua Gasteizko Parlamentuan aztertzearen alde agertu da Goirizelaia, «gertakariaren erantzunkizun politikoak aztertzeko».

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

