Herrirak azaroaren 10ean Baionan euskal presoen eskubideen alde deitu duen manifestazioak sostengu zabala jaso du. Aurreko astean eragile politiko, sindikal eta sozialen artean lortu duen babesaren berri eman zuen, eta gaur, berriz, hautetsien artean.
Azaldu duenez, 150 hautetsik baino gehiok manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Senatariak, diputatuak, kontseilariak, zinegotziak eta 40 auzapez daude bat egin dutenen artean.
Frederique Espagnak senataria; Sylvaine Alaux eta Colette Capdevielle PSko diputatuak; Jean Lassalle MODEM alderdiko diputatua; Kotte Ezenarro Kontseilu Orokorreko lehendakariordea; Alain Iriart kontseilari nagusi eta Hiriburuko auzapeza; eta Alice Leiziagezahar, Monique de Marco eta Martine Alcorta eskualdeko kontseilariak dira babesa adierazi dutenetako batzuk.
Horiekin batera, Biarritz, Senpere, Aldude, Azkarate, Lekuine, Aloze, Izpura, Lehutze, Gamarte, Behorlegi, Maule, Zuraide, Urepele, Sara eta Donazaharreko auzapezek ere atxikimendua eman diote manifestazioari, beste batzuen artean.
Manifestazioa Euskaldunen plazatik abiatuko da, 15.30ean.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza


