
Aurreko astean Malagaren zelaian irabazi ostean Ligan bi partidu jarraian irabazteko aukera zuen Realak gaurkoan eta ez du hutsik egin. 4-0 nagusitu da Rayoren aurka eta emaitza handiagorekin amaitzeko aukera izan du.
Partida irekia hasi da eta bi taldeek euki dute euren aukera aurkariaren atea zulatzeko. Reala izan da, ordea, Vela mexikarraren gol batekin markagailuan aurretik jartzea lortu duena. Rayoko atzelariak konturatzerako, gainera, bigarrena egin du, talde txuriurdinarentzako neurketa bideratuz.
Bi eta hutseko emaitzarekin iritsi da neurketa atsedenaldira. Handik bueltan lehen zati amaieran erakutsi duen mailari eutsi ahal izan dio Realak eta horrela, 60. minutuan hiru eta hutsekoa egin du Mikel Gonzalezek.
Orduan izan da Montanier entranatzailek aulkia astindu eta Markel Bergara, Zurutuza eta Agirretxe zelaira atera dituenean. Taldeak mailari eutsi eta ez du inoiz partida arriskuak ikusi. Hala ere, eta lasaitasun gehiago emanez, laugarrena egin du Chori Castrok.
Emaitza honekin lasaitasun pixkat hartu du taldeak eta atzera begiratzeari uzti eta aurrera begiratzeko aukera jartzen zaio. Osasunaren aurka neurtuko ditu indarrak Ligako hurrengo jardunaldian.
Ikusi partiduak eman dituen datuak NAIZen webgune berezian.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
