Lokarrik jakinarazi duenez, bihar eta etzi Iruñean egingo den Foro Sozialerako tokiak beteta daude eta 200 lagun inguru lekurik gabe geratu dira.
Guztira, 600 pertsonak eman dute izena egingo diren saio desberdinetan parte hartzeko. Saio guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Bakearen aldeko Foro Sozialaren webguneetan.
Antolatzaileek ekimenaren arrakasta nabarmendu dute eta foroan jorratuko diren gaiek 400 ekarpen baino gehiago jaso dituztela azaldu dute, desarmea, preso eta iheslarien etxeratzea eta giza eskubideen bermearen inguruan, besteak beste. «Gizartearen alde handi batek inplikatu eta parte hartzeko prest egoten jarraitzen duen isla da, bakerako aukera historiko hau aprobetxatzeko erronkan», adierazi dute.

Pays Basque
Estebanen iritziaren aurka, BBBk Ibone Bengoetxea hautatu du Bizkaiko ahaldun nagusigai

Pays Basque
El TSJPV da la razón a EHU en la causa por la nota de euskara en la PAU

Pays Basque
Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

Pays Basque
Pide judicialmente no repetir curso con tres suspensos, tras la polémica resolución de la PAU

Pays Basque
