Naiz.info
Zaragoza

Gol zaparrada jaso dute Lagunakeko neskek Zaragozan

Lagunakeko neskek 7-2 galdu dute Prainsa Transportes Alcaineren aurka. Une batzuetan indarrak berdinduta egon badira ere, gol zaparrada jaso dute nafarrek.

Indartsu hasi du partida Lagunak taldeak eta markagailuan aurretik jartzeko aukerak ere izan ditu, baina Barbarak ondo probestu du lehenengo aukera eta estreinako gola eman dio Prainsari.

Lehen zatiko minutu batzuetan indarrak berdinduta izan dituzte bi taldeek, baina ez dute norabide berean jarraitzerik izan nafarrek.

Lehen denbora amaitzeko lau minutu falta zirela, bi gol jaso dituzte Lagunakeko neskek, Ana eta Sararen oinetatik ateratakoak.

Bigarren zatian egoera berbera errepikatu da eta 15 minututan beste lau gol jaso dituzte.

Sarak eta Dianak egin dituzte nafarren golak. 7-2koarekin amaitu da norgehiagoka.