
Zipreko komunikabideek, bankuko iturriak aipatuz berri eman dutenen, Artemik eguerdian aurkeztu dio dimisioa Banku Zentraleko zuzendaritza batzordeari.
Iturri horien arabera, Artemi ez dago ados bere bankuak Laiki Bank-ek Europako Banku Zentralaren likidezia mekanismoarekin duen zorra –9.000 milioi euro inguru– bere gain hartzearekin. Astelehenean onartu zuen hori Eurotaldeak.
Zipreko Banku Zentralak Grezian dituen filialak Pireoko Bankuaren esku gelditzeari buruzko kontsultarik ere ezioten egin.
Azkenik, Artemik azaldu duenez, dimisioa aurkeztu du zuzendaritza batzordearen iritzia kontuan hartu ez zelako Dinos Jristofidis administratzaile berezi izendatzeko orduan. Berak aplikatu beharko ditu erreskatearen trukean adostutako neurriak.
Ikasleen manifestazio erraldoia
Beste alde batetik, milaka eta milaka ikasle Zipreko kaleetara atera dira, troikak –Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Batzordea– krisian jokatu duen papera kritikatzeko.
Beren etorkizuna hipoteka ez dezaten eskatu dute ikasleek.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da


