Euskal Herria Palestina Sarearen baitan bildutako eragile desberdinetako ordezkariek agerraldia egin dute Bilbon, herri palestinarrarekiko elkartasunez antolatu dituzten ekimenen berri emateko.
Asteazken honetan gogoa hartzen den eta palestinarrentzako hain adierazgarria den Nakba –hondamendia– egunaren harira antolatu dute aipatu egitaraua.
Aurkeztutako egitarauaren baitan, askotariko ekimenak daude: gastronomikoak, kulturalak, hitzaldiak, elkarretaratzeak...
Programa horretako ekimen nagusia larunbatean iritsiko da, Elizondon egingo baitute herri palestinarrarekiko elkartasun eguna.
Antolatzaileen izenean, Eneko Calle eta Irati Sienrak, gazteleraz eta euskaraz, hurrenez hurren, ekimenotan parte hartu eta BDZ kanpainaren bitartez palestinarren alde lan egiteko gonbitea egin dute.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina


