Iker Urbina eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurko diputatuak Tortura Saihesteko Mekanismo Nazional espainolaren arduradunekin bildu dira arratsaldean, eta Andoain eta Urnietan atzo goizaldean atxilotu zituzten Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribarrek inkomunikatuta dauden bitartean jasan dezaketen egoeragatik kezka agertu diete.
Soledad Becerril Herriaren Defendatzaile espainolari –Tortura Saihesteko Mekanismoa erakunde horren menpe dago– tratu txarrak ekiditeko protokoloa abiarazi dezala eskatu diote.
Bestalde, Amaiurrek eskutitza igorri dio goizean Madrilgo Kongresuko Barne gaietarako batzordeko lehendakari Juan Carlos Apariciori, atxilotuen egoera zein den egiaztatzeko «bisita ofizial bat» kudeatu dezala eskatzeko.
Koalizioaren asmoa da Barne gaietarako batzordean ordekzaritza duten taldeetako bozeramaileek –«nahi dutenek»– bi atxilotuak bisitatu eta Polizia etxean ikusteko aukera izan dezatela.
Bisita horren helburua, zehaztu duenez, «Torturaren Prebentziorako Europako Batzordearen gomendioak betetzen ari direla egiaztatzea eta atxilotuei dagozkien giza eskubideak errespetatuak izaten ari direla baieztatzea» da.
Atzo beste eskutitz bat bidali zion Amaiurrek Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari, atxilotuak ez inkomunikatzeko eskatuz.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

