
Donostian eginiko agerraldi batean, pilota munduko aurpegi ezagun ugarik elkartasuna adierazi dio Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidente den Mikel Arregiri.
Arregi bera ere egon da agerraldian, eta han izan dira kazetariak, pilotariak, elkarteak, presidenteak, epaileak eta oro har pilota maite dutenak.
Horien guztien izenean, Xabier Euzkitze kazetariak agiri bat irakurri du, zeinetan adierazten den Madrilen epaitzen ari diren bi makrosumarioek «Euskal Herriaren aniztasunari zuzen-zuzenean eraso» egiten diotela.
Era berean, bat egin dute iragan uztailaren 8an euskal jendartearen zenbait arlotako profesionek egindako ekarpenean jasotzen diren bost puntuekin: «Ez dezatela gehiago epaiketa politikorik egin; eskandaluzko instrukzio bidegabeetan oinarritutako epaiketa guztiak artxibatu ditzatela; prozedura judizial guztietatik etsaiaren zigor zuzenbidearen aplikazioa desager dadila; aniztasun politikoa eta elkartze, adierazpen zein askatasun politikorako funtsezko eskubideak baldintzarik gabe errespeta daitezela; eta elkarbizitza demokratikorako oinarri sendoak ezartzeko aldarria egin nahi dugu».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

