
Jokin Aranalderen abokatuek euroaginduaren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota eta ibartarra Espainiaratzea onartu du Parisko Kasazio Gorteak. Hamar eguneko epea du kanporatzeko.
Paueko Auzitegiak irailaren 25ean eman zion argi berdea Aranalderen aurkako euroaginduari, baina bere abokatuek helegitea aurkeztu zuten.
Ibartarra ekainaren 24an atxilotu zuten Heletan, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) Biarritzen egin zuen ekitaldiaren ondotik. EIPK-ko mintzakidetza taldeko kidea da Aranalde.
Aranalderen abokatuek jakitera eman dutenaren arabera, «Erabaki honen nondik norakoak hiru aste barne jasoko genituzke. Erabaki hori dela-eta, legez, Paueko Prokuradore nagusiak, neurriak hartu beharko lituzke, Jokin Aranalde hamar eguneko epean Espainiaratua izan dadin».

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
