
Gaur goizaldean izan den itsaso zakarrak hirutan zatitu du ‘Luno’ zamaontzia. Ontziaren txopan dagoen kabina, eskifaiako kideak istripua izan ondoren babestu ziren tokia, kaskotik bereizi egin da olatuen indarraren eraginez eta hondoratu egin da.
Goizaldeko ordu biak aldera aditu talde bat Zaldunen hondartzan dagoen zatira sartu da, erregaia gordetzen duten edukiontzietan pitzadurarik ba ote dagoen ikustera baina, Jean Espilondo Angeluko alkateak esan duenez, ez dago isuririk.
Gaur goizean itsasoak oraindik oso zakar jarraitzen du eta erakundeetako ordezkariak, itsas agintariak eta ‘Luno’ren armadoreak bilera egingo dute suprefeturan, zer egin aztertzeko. Alkatearen arabera, arratsaldeko lehen orduan adituak ontziko brankara sartzen saiatuko dira.
Alain Rousset Akitaniako Kontseiluko presidentea istripuaren tokian izan da goizean.
Bideoak: ‘Luno’-ren erdibitzea eta erreskatea:

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

