
Hotza eta euria. Inauterietako larunbata nekez izan da eguzkitsu Euskal Herriko paraje desberdinetan. Negu giroa izan da nagusi, baina festa zapuzteko aitzakia gutxi ikusi da gaurkoan hiri, herri eta auzoetako kaleetan.
Kaleak dira, zinez, inauterien erakusleiho. Eta mozorroak, protagonista nagusi. Umorez laztantzen toki gehienetan egunaren goiz, arratsalde eta gaua. Gorputzak kitto esaten dueneraino.
Tolosa izan daiteke egun hauetako zita nagusi, baina itxaron apur bat, beraien egun handia iristear dago oraindik. Igande, astelehen eta astearte, iristear dira.
Larunbatez, baina, beste hainbat tokitan ospatzen dira inauteriak. Hiriburue eta herrietako zita izan ohi da gaurkoa. Lagun arteko karrozak, desfileak... mozorro festa, azken batean.
Mozorro festa, eta umore eta ironia festa, beste behin ere. Egungo egoera politikoarekin lotutakoak, abortoaren ingurukoak, pertsonaia ezagunenak... Noraino irits daiteke gizabanakoaren irudimena? Hura ere, dirudienez, muga gabea da, Inauterien mugarik eza bezalakoa.
Nora joan ez dakizula datozen orduetan? Aukera aski luzea duzu, bada. Tolosa, ostegunean hasi eta asterteartera arte dantzan ibiliko da, atsedenik gabe. Donostia, Gasteiz eta Bilbo bezalako hirietan ere egitarau aberatsak prestatu dituzte –Bilboko Konpartsek ere bai berea, urtero bezala–, baina amaigabea da euren neurriko ospakizunetan murgildurik dauden herrien zerrenda: Lekeitio, Santurtzi, Irurtzun, Leioa, Legazpia, Hazparne, Abanto, Olazti, Elizondo, Bera, Eskoriatza, Segura, Zumaia...
Urtero bezala, gainera, Goizuetan Zahagi-dantza egingo dute; Zalduondon Marquitos aterako da: Lanzten, berriz, Miel Otxin; Unanuan, mamoxarroak; Altsasun, momotxorroak; txantxoak Amezketak eta Abaltzisketan; Lesakan, zakuzaharrak; Antzuloan Sorgin dantza egingo dute; Antzar jokoa Markinan; Elegante Eguna ospatuko dute azpeitiarrek...
Zerrenda, esan bezala, luzea da...
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
