
Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian jo eta su ari dira lanean San Juan baleontzia berregiteko lanetan.
Ekainean ezarri zioten gilaren ondotik, atzo, talde tenikoak aurrefabrikaturiko egitura handia jarri zuen, txopa motza. Azaldu dutenez, korastaren –erdian goitik behera duen egur itzela da korasta– beheko muturra gila, orpoa eta zapata osatzen duten multzoari lotzen zaio. 30 zentimetroko iltze lodiek eta metro erdiko buloiek elkarlotzen dituzte pieza guztiak.
San Juan baleontziaren eraikuntzan emandako urrats horrek berebiziko garrantzia duela nabarmendu dute, XVI. mendean euskal itsasontzi batean jartzen zen elementu aurrefabrikatutako handiena zelako. Lau metro zabal eta ia sei metro luze duen egitura honek oso sendoa behar zuen izan, Atlantikoko olatuen talkak jasateko.
Oraingoan garabi modernoa erabili duten arren, XVI. mendeko San Juana eraiki zenean, zurezko garabiekin, sokaz eta txirrikaz osatutako aparejuekin eta giza indarra eta idien indarrarekin egin behar izan zuten.
Albaolak eta Donostia 2016 Fundazioak txopa motza jartzeko ekitaldia egin zuten atzo eta bertan izan zen, gonbidatu berezi gisa, Juan Mari Arzak sukaldaria.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
