NAIZ
IRUÑEA

Garraiolari bat larri zauritu da A-15 autobidean, Zizurren

Garraiolari bat larri zauritu da gaur eguerdian A-15 autobidean izan den istripuan, Zizur parean.

Ezbeharra 12.37ean gertatu da A-15 autobidean, Zizur parean, Nafarroako Gobernuan jakinarazi duenez. Kamioi bat irauli egin da eta gidaria larri zauritu da. Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Istripuaren ondorioz autobidea moztuta geratu da eta trafikoa Landabengo poligonotik desbideratu dute.