NAIZ
GASTEIZ

Zezenketen aurkako protesta egin dute Gasteizen

AnimaNaturalis nazioarteko antolakundeak deituta, zezenketen aurkako protesta burutu dute igande honetan Gasteizen. Administrazioei eskaera ere egin diete, halako jarduerak diruz lagun ez ditzaten.

Zezenketen aurkako elkarretaratzearen une bat. (@EQUO_VG)
Zezenketen aurkako elkarretaratzearen une bat. (@EQUO_VG)

Gasteizko Ama Zuriaren plazan bilduta, hainbat lagunek zezenketen aurkako pankartak eta kartelak erakutsi dituzte. Gainera, emakume batek, odolez blai zegoela irudikatuz, plazetan hiltzen dituzten zezenen sufrimendua salatu du.

Gogoratu dutenez, azken urteotan gainbehera handia izan dute zezenketek Gasteizein, Udalak sarrera ugari erosi eta banatu dituen arren.

Administrazio publikoek holako jardueretan dirua xahutzea kritikatu egin dute, 2015eko jaietako zezenketen inguruan eztabaidatzen ari diren unean.

Horregatik, nabarmendu dute Gasteiz ere zezenketak egitarauetatik kendu dituzten hirien zerrendan sartzeko unea iritsi dela.