Segiko kide izatea egotzita Madrilen 28 gazteren aurka burutzen ari den epaiketak defentsak proposatutako lekukoen deklarazioarekin jarraitu du astearte honetan.
Horien artean, Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia izan da deklarazioa ematen. Auzitegitik ateratzerakoan eginiko adierazpenetan, epaiketaren izaera politikoa salatu eta gazteen absoluzioa aldarrikatu du.
Euskal gazteriak antolatzeko eskubidea daukala nabarmendu ondoren, halako epaiketak inoiz hasi behar ez zutela azpimarratu du.
Atzo eta gaur artean, Etxaidez gain, Lokarriko koordinatzaile nagusi Paul Rios edota Gazte Abertzaleak erakundeko idazkari nagusi izandako Maider Carrere ere izan dira deklaratzen.

Pays Basque
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

NAIZPLUS
El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

Monde
32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

Pays Basque
54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Pays Basque