NAIZ
MADRIL

Atleticoren aurrean jaso du Athleticek lehen porrota

Athleticek Emakumeen Ligan lehen porrota jaso du, Atletico Madrilen etxean 2-0 galdu ondoren. Lidergoan den Bartzelonak adina puntu dauzkate bizkaitarrek, bi partida gehiago jokatu dituzten arren.

Madrilen jokatu den partidaren une bat. (ATHLETIC-CLUB.NET)
Madrilen jokatu den partidaren une bat. (ATHLETIC-CLUB.NET)

Lehen zatia berdinduta egon da eta bi taldeek izan dituzte aukerak, baina partida bigarren zatian erabaki da.

Atletico Madrileko jokalari diren Rocio Galvezek (66. minutuan) eta Amanda San Pedrok (80. minutuan) gol bana sartu dute.

Gaurko emaitzarekin, madrildarrek Athleticek daukan puntu kopurua (27) berdindu dute. Bartzelona da lider, puntu kopuru berarekin, baina bi partida gutxiago jokatuta.