NAIZ

Irujok irabazi du Lau eta Erdiko txapela (22-17)

Aimar Olaizolak ez du bere mailarik onena erakutsi eta Irujok ondo baliatu ditu bere huts egiteak. Iberoko aurrelaria finago iritsi da finalera eta hobeago moldatu da partida hasieratik.

Irujo txapelarekin. (ARGAZKI PRESS)
Irujo txapelarekin. (ARGAZKI PRESS)

Juan Martinez de Irujok 2014ko Lau eta Erdiko txapela irabazi du Bilboko Miribilla frontoian. Iberoko aurrelaria Aimar Olaizola baino gehiago izan da partida hasieratik.

Goizuetarrari oso deseroso igarri zaio norgehiagoka guztian zehar eta huts egite gehiegi egin ditu. Lehen tantuetatik nagusitu da Irujo markagailuan. Aukeratutako pilotak eta sakea ondo baliatu ditu Iberokoak.

Hala ere, Aimarrek ez du amore eman eta berdintzea lortu du (9-9). Partida parekatzera zioela eman arren, Irujo nagusitu da berdinketaren ostean. 22-10 irabazten egon da eta 21-14 ere. Olaizolak markagailua apaintzea lortu du eta urduritasun pixkat ere sortu dio Irujori azken tantuetan.

Irujok Lau eta Erdiko hirugarren txapela eskuratu du, dagoeneko 13 txapel ditu orotara. Gainera historiako lehen pilotaria bilakatu da bigarren aldiz urte berdinean hiru txapelak irabazten dituena.