200 lagun inguru gerturatu dira Etxeratek Donostiako Trinitate plazan deitu duen agerraldi masibora. Bertan, atzoko atxiloketak salatu dituzte eta presoek duten defentsarako eskubidea «urratu» egin dietela azpimarratu. Era berean goraipatu nahi izan dute atxilo eraman baldin bazituzten «euren lana ongi egiten zutelako» izan zela.
Patrizia Belez eta Urtzi Errazkinek testuinguruan jarri dituzte atzoko atxiloketak, larunbatean euskal gizarteak Bilboko kaleetan burutu zuen mobilizazioarekin eta gaur, Auzitegi Gorenak zigor pilaketen auzia aztertzeko egingo duen bilerarekin. Gogora ekarri dituzte azken arlo honetan ere espainiar Estatuko Gobernuak «egin dituen tranpak» eta, gaineratu dutenez, «presoak abokatu gabe uztea baino tranpa handiagorik ez dago».
Bestetik, Euskal Herriak «bakea eta konponbidearen alde» egiten duen bitartean, Estatuari «konponbidea, zuzenbidea eta bakearen aurka» egitea leporatu diote, modu honetan elkartasuna eta babes juridikoa «kriminalizatzen» saiatu direla nabarmenduz.
Azkenik, euskal jendarteari mobilizatzeko deia egin diote, larunbatean Donostian antolatu den manifestazioari so eginez.

Dos profesores, enjuiciados por delitos de carácter sexual en Irun y Zizur Nagusia

Atharratzetik Bilbora, 24. Korrikaren seinalea zuzenean

El cierre súbito de ETB3 y ETB4 genera muchas dudas y críticas

Los músicos vascos convierten Landako en una caja de resistencia y de resonancia por Palestina


