Tourra jada klasikoa bihurtu den jardunaldian sartuko da gaur. Cauteretsera iritsi baino lehen, 11. etapa Tourmaletetik pasako da, Pauetik abiatuta. 188 kilometroko lasterketak une zirraragarrienak biziko ditu Aspin eta Tourmaleteko igoeretan, eta azken honen tontorrera igo ondoren, txirrindulariek 30 kilometroko jaitsiera bati egingo diote aurre.
Aspinek 12 kilometroko eta %6,5eko maldako igoera izango du eta Tourmaletek 17 kilometroko eta %7,3ko maldako igoera. Chris Froome britainiarrak elastiko horia defendatuko du beste behin ere Tejay van Garderen bigarren sailkatuarekiko 2 minutu eta 52 segunduko aldearekin. Nairo Quintana hirugarren sailkatuak liderrarengandik 3 minutu eta 9 segunduko aldearekin abiatuko du lasterketa.

Pays Basque
Ocho detenidos por la agresión a militares del pasado 19 de julio en Berriozar

Pays Basque
Torturaren beste zazpi biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Monde
Una concentración ultra contra Negu Gorriak destroza el coche de una diputada ceutí

Culture
Orain bai, Gatiburen atea itxi daiteke

Pays Basque
