
Aurreko lanetan munduko musikak eta Ez Dok Amairuren sorrera eraman zuen oholtzara Asier Sotak zuzendutako bikoteak eta, oraingo honetan, lehendakariaren enkarguz euskaldun guztiak batuko dituen ereserkia osatzeko erronka hartuko dute beregain Nik eta Rayk. Hala, euren musika tresnak hartu eta munduan zehar bidaiatzeari ekingo diote, Burundi, Mexiko edota Tiroleko esperientziak ezagutu eta Euskal Ereserki Berria osatzeko ideiak bildu asmoz.
«Beraiekin fisikoki bidaiatuko dugu, baina barne bidaia bat, bidaia psikologikoa ere egongo da. Batzuetan, ez dakigu ondo onddo magikoak jan ote dituzten...», zehaztu du Sotak, antzezlanaren komikotasunari erreferentzia eginez.
Bidaia horretan zehar Agirrek eta Tolosak gorpuztutako pertsonaiek ereserkia osatzeko metodo berria osatu behar dutela ondorioztatu eta ‘Metodo Mistoa’ osatuko dute. «Bizi filosofia» edo metodo «inportante» horren berri larunbat honetan 20.00etan Donostiako Gazteszenako estreinaldian emango dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroren truke.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza
