
Ohar bidez LAB sindikatuak berri eman duenez, datorren ikasturterako haur eskoletako euskarazko plazak nabarmen igoko dira Iruñean, %10etik 30era, Udalak bi haur eskola berri ireki baititu.
Sindikatu abertzaleak pozez hartu du erabakia, «hiritarren hizkuntza eskubideak ziurtatuagoak» izango direlako eta, gainera, urte luzez aldarrikatutako eskakizunari erantzuna eman zaiolako.
«Langileen ordezkari bezala, bertze alderi bat azpimarratzea gustatuko litzaiguke: Udaletik, aldaketa hauek ezartzerakoan kontu handiz jokatu dute lan plantillari ahalik eta min gutxien emateko, izugarrizko ikerketa eginez; Udaleko teknikariak buru belarri jarri dira lanean afera honetan, aipatutako hizkuntza ereduen aldaketa inor kaleratu gabe egitea lortu duten arte», nabarmendu du LABek.
Iruñeko Udalak agerraldia egingo du 11.30ean, albiste honen inguruko xehetasun gehiago emateko.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
