
Bere obra osoari errekonozimendua eskaini dio gaur Eusko Ikaskuntzak 2015eko Manuel Lekuona saria Joan Mari Torrealdairi eskainiz. Euskararen eta euskal kulturaren alde, batez ere eremu akademikotik at egindako lana goratu dute sariaren bitartez eta egindako esfortzuak gizarteratzeko grina ere laudorioetarako gai izan da.
Torrealdaik berak gogora ekarri ditu bere hitzartzean Arantzazun emandako urteek bere gain izan zuten balioa, edo Okzitaniako Tolosan eta Parisen egindako ikasketen garrantzia. Nolanahi ere, erraldoien artean ikusten du bere burua, baina ez bera kulturaren eta euskararen arloko erraldoi bat gehiago delako, aitzitik, bere inguruko, euskalgintzako eta arlo desberdinetako jende askok mantentzen duelako hor goian, beraien artean. «Erraldoiei esker ikusten nauzue zuek ni hain ondo».
‘Jakin’ aldizkariaren birmoldatze hartan bidaide izan zituen lankideak, ‘Euskaldunon Egunkaria’-n emandako urteak eta Rokardo Arregiren etxera, Andoaingo Bazkardo auzoko Eguzki-Alde etxera, egindako bisitak ekarri ditu gogora. Bertan egon ahal izaten zen Manuel Lekuonarekin, orduko hartan Arregitarrenean bizi zena, elkarren artean zituzten antzekotasun horien guztien lekuko izaten hasi zen garaietara. Orain, Manuel Lekuona sarien palmaresean 32. izena da berea.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

