
Iker Irribarriak buruz burukorako sekulako ahalmenak dituela erakutsi du Eibarren Iker Arretxeri 14-22 irabazita. Hori bai, ahalmen izugarri hori landu egin beharko du txapelketan aurrera egin nahi badu. Hurrengo igandean beste jotzaile handi bat izango du arerio, Jon Jaunarena, Sorian.
Irribarriak ikaragarri astindu du pilota partida osoan zehar, batez ere ezkerrez abiadura ikaragarria eman dio eta horren aurrean Iker Arretxeren defentsa alperrikakoa izan da. Nekez jokatu ahal izan du erasora beste behin lehen partida gainditu gabe geratu den nafarrak eta arerioaren hutsak izan dira tantoak batzeko bere bide ia bakarra.
Hasiera orekatu baten ostean, zazpinakoa izan da azken berdinketa, Irribarriaren kolpea erraz nagusitu da.

Pays Basque
Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Pays Basque
Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Pays Basque
Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Pays Basque
Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas

Pays Basque