
1791. urtea iragana da eta orduko «herri armatua, inoiz ez zanpatua» leloa norbanakoaren defentsa eskubidearen aldarrikapen bihurtu da.
Aurreiritziak ez dira, ordea, ezer aldatu batzuentzat, tartean egunero beltzak tiroz hiltzen dituzten polizientzat.
Horrela, bada, azalera iluna izanik, hobe duzu armarik ez eramatea, zeure burua defendatu baino buruan tiro egingo dizutelak o, astean Louisianan eta Minnesotan agerian geratu denez.
Beste kontu bat da, ordea, Dallasen kasu, beltzek poliziari aurrea hartu eta tiro egiten lehenak omen direnean. II. zuzenketaren benetako zentzuaren –milizia armatuaren defentsarako eskubidearen– aldarrikapenaren aurrean ez ote gaude?
Ez naiz ni han gertatutakoa epaitzen edota justifikatzen hasiko. Besteak beste, ez dagokidalako niri. Baina argi dudana zera da: duela ia zortzi urte Etxe Zurira lehen presidente beltza iritsi izanak ez die inola ere beltzei arrazakeria kriminaletik babestu.
Barack Obama presidente ia-ia ohiak utzi nahi zuen legatuan puntu beltza baino marra gorria. Odoltsua.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

