
Basque Culinary Center-ek eta Lakuako Gobernuak sustatutako Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea Maria Fernanda di Giacobbe izan da. Saria otsailean jarri zen abian eta ekimen eraldatzaileak bultzatzen dituen chef-ak aitortzen ditu.
Maria Fernanda di Giacobbe Venezuelako txokolatearen sustatzaile ospetsua da eta ‘Kakao’ eta ‘Cacao de Origen’ bezalako proiektuengatik aukeratu du epaimahaiak. Horien bidez, hezkuntza, trebakuntza, ekintzailetza, ikerkuntza eta garapena sustatzen dituen sarea sortu du kakao kreolea ekoizten duten komunitateetan, hori baita haien nortasunaren, kulturaren eta aberastasun ekonomikoaren iturria.
Saridunak 100.000 euro jasoko ditu, berak aukeratutako proiektu bati emateko, kontuan hartuta proiektu horrek sukaldaritzaren botere eraldatzailea adierazi behar duela.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
