
Etxean hirunaka gehitzeko aukera aparta zuen Alavesek igande honetan Mendizorrotzan Las Palmasen aurka jokatu duen neurketan. Pareko bi talde, etxean emaitza txarren aroa atzean uzteko esperantzaz ekin diote babazorroek partidari.
Eta ongi hasi ere, laugarren minutuan egin baitu lehenengo gola Alexisek, babazorroek jarraian atera duten hirugarren kornerra aprobetxatuz.
Hortik aurrera, baina, Las Palmasek hartu du jokoaren agintea, nahiz eta denbora luzez ez dion arazorik eragin atzean ongi kokatu den Alavesi. Aginte horrek aukerak sortzea eragin dio Las Palmasi eta, hala, bigarren zatiko hamabigarren minutuan egin du berdinketaren gola Livajak.
Puntu banaketa justua, beraz, Mendizorrotzan eman dena, bakoitza berean, ez baita ez bat ez bestea aurkaria baino hobea izan.
Errepasatu neurketak utzi dituen xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
