NAIZ
GASTEIZ

53 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita

Gasteizko Udaltzaingoak 53 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekide ohiari eraso egitea eta irainka aritzea leporatuta.

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo arratsaldeko 19.00etan atxilotu zuten gizonezkoa, Lakua-Arriaga auzoan.

Etxebizitza batean eztabaida gogor bat gertatzen ari zela jakinarazi zieten udaltzainei eta bertaratu egin ziren. Emakumeak azaldu zienez, gizonak eraso egin zion eta irainak ere esan zizkion.

Erasoa jaso izanaren zantzuak ere ikusi zituzten udaltzainek eta, horregatik, gizona atxilotu egin zuten.