
SOS Arrazakeriak, Medicus Mundi elkarteak eta Garapenerako GKE-en Koordinakundeak antolatuta, Arrazismo eta Xenofobiaren aurkako XXI martxa egin dute gaur Trintxerpetik Donostiara, «Soluzioak: xenofobia eta arrazakeriaren aurka. Asilo eskubidea eta harrera efektiboa» lelopean. 57 elkarte eta kolektibok babestu dute ekimena aurten.
Goizeko 11.30ean atera dira Trintxerpetik eta bi ordu beranduago iritsi dira Gipuzkoa plazara. Errefuxiatuek Europan bizi duten egoera zailaren aurrean «konponbidaren parte» izateko galdegin diete herritarrei, eta Europako Batasuneko estatuen egungo asilo politika aldatzen ez bada «hilakoak gure mugetan pilatzen» joango direla ohartarazi dute.
Estatu espainola asilo eskaera gutxien hartzen dituen herrialdea dela salatu dute.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
