
Hendaiako erretentzio administratiboko zentroaren ateen aurrean 150 bat pertsona elkartu dira, bertan migranteentzat diren toki kopurua hartu eta sarrera blokeatzeko. Gaur ireki behar zituen ateak zentro honek eta Bizi! elkarteareak azaldu duenez segidan hasi beharko lirateke migranteak bertara iristen.
30 lagun boluntario gisa aurkeztu dira migranteen ordez sartzeko, baina Poliziak galarazi egin die eta soilik Jose Bove europarlamentariak sartu ahal izan da.
Gaur bertan da abiatzekoa Parlamentuan ‘Geriza eta Immigrazioa’ lege proiektuari buruz eztabaida eta testu horrek aurreikusten duenaren arabera, erretentzio denbora 45 egunetik 90 edo 135 egunetara luzatuko da.
Erretentzio zentroaren atarian elkartutako lagunek ‘Haiek, gu dira!’ dioen pankarta atera dute. «Presondegi hauek errefusatzeko beharra» nabarmendu dute, lege proiektuak aurreikusten duen erretentzio iraupenaren bikoizte edo hirukoizteari arbuiatu egin dute. «Harrera eta elkartasuna oinarritzat dituzten politikak nahi ditugu eta ez berekoikeria eta presondegiratzea», defendatu du Bizik.
150 lagun bat inguruk babestu dute Hendaian dagoen atxikitze zentroan etorkinen tokia hartzeko EtorkiZUnak antolatu ekimena. Haritz Larrañaga lankideak eginiko argazkiak dituzue hauek. pic.twitter.com/Sp1WLoaJae
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) April 3, 2018
«Erretentzio zentro horretan sartu nahi dituzten etorkinak bertan atxilotuak dira, bizia ezinezkoa bilakatu den munduko parte batean sortzeagatik, gerlatik edo miseriatik ihesi egiteagatik. Zein erretentzio zentrotan atxilotuko gaituzte bihar, aldaketa klimatikoak sortutako ozeanoen igotzeagatik bizia ezinezkoa bilakatuko balitz euskal kostan? Etorkinek babes eskubidea dute eta ez presondegiratzearena», azpimarratu dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
