Udako sasoian askotxo dira eguzkiak kiskalita gorri gorri ikusten diren herritarrak. Denak ez dira noski, turistak… gure artean bagara eta zurbil-zurbilak garenak. Haatik, denok ikusi dugu noiz edo noiz txankletak, galtzerdiak eta ikusteak bakarrik mina eragiten duten erredurak soinean dituzten turista zuri gorriak.
Umorea lagun, eguzkiak eragiten dituen kalteak ezagutzera eman nahi ditu Danish Cancer Society eta TrygFonden fundazioek sortutako bideo honek. Ez da berria, iaz ikusi baitzuen argia lehengoz baina eguzkiak berotzen duen bakoitzean berpiztu egiten da sare sozialen plazan.
Arazo larria dute Danimarkan, izan ere, egunero herritar bat hiltzen da azaleko minbiziak jota. Hura galarazteko eta eguzkiaren ondorioak ezagutzera emateko daniarrek gogokoen dituzten bost helmuga turistikoetan zabaldu zituzten ‘Lagundu daniarrei’ leloa duten ikus-entzunezko hauek. Bertan Estatu frantses eta espainoleko, Greziako, Italiako eta Tailandiako bizilagunei egiten zaie deia, daniar bat ikusten duten bakoitzean haiengana jo eguzkitako krema eman, txanoa buruan ipini edota itzalkina eskaintzeko.
Bideoan eguzkiak kiskalitako hamarnaka lagun ageri dira, azala gorri-gorri eta kamerari so, triste eta arduratuta. Bien bitartean, Danimarkako irrati eta telebistako esatari ezagun Mikael Bertelsen-ek hartzen du hitza, modu instituzionalean, herrialdeetako banderatxoak mahai gainean daudela, larrialdi deia egin eta elkartasuna galdeginez.
Goikaldean, Estatu espainolari zuzendutako bideoa. Behean, ostera, Estatu frantsesari zuzendutakoa.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
