Lumagorri elkarteak berri eman zuenez, abuztuaren 4tik 5erako goizaldean gertatu zen eraso homofoboa, Zigoitian, ezezagun batzuek ‘cruising’ eremu batean zeuden lagunen aurka oldartu eta hainbat ibilgailuri eraso egin zietenean.
Zigoitiko Udalak, adierazpen baten bitartez, «gaitzespen irmoena» agertu dio «orientazio afektibo-sexuala edota genero identitatean oinarritutako edozein erasoren aurrean» eta, era berean, horiek askatasunean bizitzeko eskubidea aldarrikatu du.
Era berean, udalerrian eraso edo jazarpenen baten biktima izan daitekeen edozein pertsonaren esku jarri ditu Zigoitiak bere udal zerbitzuak.
Gertatutakoa salatzeko deitzen diren mobilizazioetan parte hartzeko dei berezia egin die Udalak herritarrei.
Lumagorri elkarteak deituta, elkarretaratze bat egingo da ostiralean, abuztuaren 10ean, iluntzeko 20.00etan Ondategin.
Era berean, sare sozialetan zein beste euskarri batzuetan zabaldutako kartel batzuen bitartez, eraso homofobo, lesbofobo edo transfoborik jaso duen edonori zuzendutako telefono baten berri eman du Lumagorrik: 633309653.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
