Semeari bularra ematen egon eta ezkutatzeko eskatu zioten irudian ageri den emakumeari. Ezkutatu, ezkutatu zen, baina ez hala egiteko eskatu zion gizonak espero moduan. Mexikon oporretan zen Melanie Dudley dago zapiaren atzean eta sare sozialen bidez munduari bira eman dio irudiak.
Familiaren lagun batek partekatu du irudia Facebooken. Gertatutakoa salatu eta bularra ematen ari diren emakumeak lotsarazten dituztenen aurka daudenei partekatzeko galdegiten die mezuak. Bi aste pasatxotan 225.000 aldiz izan da elkarbanatua eta denetariko mezuak eragin ditu.
Melanie Dudley Mexiko ipar-mendebaldeko Kalifornia Beherean zen oporretan. Zehazki, bertako jatetxe batean zegoen seme txikienari bularra ematen gizon bat hurbildu eta ezkutatzeko eskatu ziotenean. Sare sozialetako mezuan diotenez gainera, bero nabaria zen une horretan ia 32 gradutako tenperaturarekin.
Mexikon ez da delitua bularra kalean ematea, are gehiago indarrean daude edoskitzea bultzatu nahi duten zenbait neurri eta lege. Hala nola, kalean bularra ematen ari diren emakumeak iraintzea zigortzen dituztenak.
Komunikabide anitzetan jaso dute irudia, haatik ez da lehen aldia halakoak ikusten ditugula eta ez gara Mexikoraino joan behar. De Pamplona de toda la vida. Iruindarra, betidanik Facebook taldeak halako irudi bat partekatu zuen orain hilabete batzuk.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
